miércoles, 24 de octubre de 2018

Arpegioa lantzen

Arpegioak lantzeko R.E.M. Talde amerikarraren 'Every body hurts' abesti famatuaren moldaketa ekartzen dizuet.
Ariketa honetan D (Re) eta G (Sol) akordeen Arpegioak landuko ditugu.

Arpegioak

Ziur asko 'arpegio' hitza ez ezaguna egiten zaiuela baina, lasai! Penstsa esazue orain arte egindakoa arraro samar izan zen orain dela gutxirarte.
Baina, Iker, zeri deritzogu arpegioa?
Akorde bat jotzerakoan era melodikoan jo dezakegu, hau da, orain arte egin dugun bezala, edo akorde honek konposatzen dituen notak banaka jo ditzakegu, honi arpegio deitzen zaio.
Hona hemen adibidea.


KNOKIN' ON HEAVENS DOORS

Hona hemen (Kurtsorako moldatua) Bob Dylan-en KNOKIN' ON HEAVENS DOORS abesti famatua.
Honetan, erritmika ta orain arte ikasi ditugun akordeak landuko dugu.


Mastiletik 'ibiltzen'

Orain arte ikasitakoari zin egiten badugu, mastilean diapasoia daukagu eta, Berton, guitarrak dituen soinu ezberdinak.
Gaurko honetan 'kintak' (5.) landuko ditugu, ta landu baino, gu geuk bilatuko ditugu.
Goazen ba!

miércoles, 17 de octubre de 2018

Akorde irekiak lantzen.

Hona hemen, orain arte ikasitakoa, lantzeko ariketa
Ariketa honetan erritmika eta akorde irekiak landuko ditugu. Astiro hasi eta pixkanaka abiadura lortuko dugu.

Akordeak II

Oraingo honetan Hurrengo akordeak ekartzen dizuet.
Akorde hauekin geure musika hiztegia handituko dugu, horretaz aparte, ezin bestekoak dira abesti Berria jotzeko, beraz, auerrera!


ERRITMOAK

Pasasadan klasean Em(Mi minor), A (La), G (Sol) eta D (Re) akordeak ikusi genituen.
Akorde hauekin hainbat abesti famatuak jo ditzakegu, baina, horretarako, akorde hauen sekuentzia, erritmo ezberdinak hartu behar dute.
Hurrengo ariketan musika modernoan ikusi ditzakegun erritmo ezberdinak aurkezten dizuet.


martes, 16 de octubre de 2018

Geure Lehenengo akordeak

Hementxe duzue zeuen lehenengo gitarra akordeen DIAGRAMAk.

Diagramak akordearen "eskeletoa" edo estruktura eskemaikoa da.

Hementxe Em (Mi minor), A (La), G (Sol) eta D (Re) akordeen eskema Aurkezten dizuet.

Beroketa ariketa.

Gitarra jotzerakoan hamaika gihar jartzen ditugu  martxan, horregatik, edozein kirolariak egiten duen bezala, gitar joleak, beroketa ariketak egin behar dituzte eskuetan edota hatzamarretan lesioak saiesteko.

Hemen eskaintzen den ariketa hau ezin bestekoa dugu gitarra jotzeko, beraz, pazientzia eta ariketa honi 5 minutu emaiozue.

GOAZEN BA!

martes, 9 de octubre de 2018

Aspektu orokorrak

Zer da tablatura?

Tablaura edo TAB, gitarra ikasteko sistema "numerikoari" deritzogu. Tablaturak  kordak era  eskematikoan errepresantatzen digu. 

lehenengo korda (1* beheko eskeman aurkeztua), korda mehena, eskemaren goiko partean kokatzen dugu eta, eskemaren beheko partean, seigarren korda errepresentatzen da (6* beheko eskeman Aurkeztua). Eskema honek "SEXTAGRAMA" izena hartzen du. 


-------------------------------------------- 1* mi / (e)
-------------------------------------------- 2* SI/ B
    -------------------------------------------- 3* SOL / G
-------------------------------------------- 4* RE / D
-------------------------------------------- 5* LA / A
-------------------------------------------- 6* MI / E




Diapasoian aurkitzen ditugun traste bakoitzak, bestearekiko, soinu ezberdinak eskeintzen digute, soinu hauek NOTA musikalak dira eta, gitarran, nota ezberdinak ateratzeko, kordak geure hatzamarregaz zapaldu behar ditugu trasteren kontra.
Tablaturetan notak zenbaki arabiarraz errepresentazen dira.  Hona hemen 3 adibide:



---------------               ---------------               ----------------  
---------------               ---------------               ---------------- 
---------------               --------0-------               ---------------- 
---------------               ---------------               ---------------- 
--------3-------               ---------------              --------7-------- 
---------------               ---------------               --------5--------



 Besaldetik, tablatura sistemak mundu anglosaxoniarretik datorrenez, gure DO, RE, MI, FA, SOL, LA , SI. hurrengo eran ezagtzen dute:




1.Gaia

Zer ikasiko dugu?

Hasteko zeri deritzogu gitarra eta instrumentu hau osotzen dituzten parteak, eta parte hauen izena  eta euren funtzioa , ezagutuko ditugu.

Gai hau amaitzerakoan zeuen lehengo akordeak jartzeko gai izango zarete eta hainbat musika kontzeptuak ezagutuko (edo berrezagutuko ditugu)

Gitarra musika intrumentu kordatua dugu, gehienetan 6 korda duen instrumentuari gitarra deitzen zaio, baino hori ez da instrumentu honen berezitasun partikularra ( Banjoa, ukelelea edo bandurriak 6 korda edo gehiago izan ahal dute.

Beraz, zer gehiago izan behar du instrumentu hau gitarra izaeko? Ba

Batez ere, mastilaren edimentsiotan datza berezitazun aipagarriena bese korda instrumentuekin komparatuz.

Gitarra elektrikoa, klasikoa edo ta  Akustikoa izan daiteke, baina edozein gitarra  hurrengo parteak izan behar ditu.

1- GORPUA:



2- MASTILA:






3- ZUBIA:





4- KLABIJEROA:




5- DIAPASOIA etaTRASTEAK:




6- KORDAK:





GITARRA KLASIKOREN PARTEAK:









KABILAK/ KLABIJEROA: Gitarra afinatzeko ezinbesteko elementuak dira. kordak teinkatzeko edo lasaitzeko balio dute.

ZUBIA: Kordak eusten ditu, eta horien bibrazioa posible egiten du.

MASTILA: Gorpua eta klabijeroaren artean aurkitzen dugun parteari mastila deritzogu. berton, trasteak eta diapasoia aurkitzen ditugu.

TRASTEAK: gitarraren giderrean zehar banatuta dauden marra metalikoak dira. Gitarraren nota musikalak markatzeko balio dute.


DIAPASOIA: Trasteduna edo trastegabea izan ahal da, berton nota esberdinak lortzen ditugu geure hatzamarragaz kordak zapaltzen ditugunean gitarraren partear honetan.

KORDAK: Gitarrak sei korda ditu. Grabeenetik agudoenera soinu hauek ditu: mi, la, re, sol, si eta mi.

GORPUA: Solidoa edo kaxaduna izan leike. Gorputz solidoetan, gitarra elektrikoen kasuan soinuak kanpoko amplifikazioaren beharra du, kontraz, kaxadun gitarra batean, Kaxak anplifikodorearena egiten du. Soinuari erresonantzia ematen dio. Bere erdialdean aho izeneko zulo bat dauka. Egurraren kalitatea zenbat eta hobeagoa izan, soinuaren kalitatea orduan eta hobea da.






DIAPASOIA: Trasteduna edo trastegabea izan ahal da, berton nota esberdinak lortzen ditugu geure hatzamarragaz kordak zapaltzen ditugunean gitarraren partear honetan.






Kurtsorako ezin bestekoak!

Gitarra kurtso honetan hurrego elementuak izan beharko ditugu.

1- GITARRA: Berdin digu klasiko, elektrikoa edo akustikoa izatea, baina, ahal izatekotan, 6 korda euki dezan hobesten dugu.



2-PUAK (PLEKTROAK): Hainbat Pua motak aurki ditzakegu merkatuan, bakoitzak berea aurkitu behar du, beraz zeun esku dago pua ezberdinak proatzea eta zeuen gustokoa den batekin (koloreagatik, lodieragatik, formagatik eta, batez be, erosotasunagatik) geratu.


3-AULKIA: Besoak jartzeko ez dituzten aulkiak hoberenak izaten dira gitarra jezarritak jotzen dugunean,irudian dugun antzekoak:

4- PAZIENTZIA: Pazientzia mordoa eta pausoz pauso joatea ezin bestekoa dugu, beraz:

 Aupa zuek!!!




Agurra!

Iepa gitarzaleok!!!

Ongi etorriak neure blogera.

Blog honetan Portugaleteko Gazte Gelak eskaintzen duen gitarra kurtsoaren gaiak eta ariketak eskuragai izango dituzue.

Klasean ikusiko gara. ondo izan!!